Hasteko, honako hauek beharko dituzu:
- iPhone bat iOS 14.0 edo ondorengoekin (ez badakizu zure bertsioa zein den, hemen egiazta dezakezu) eta IKEA aplikazioa iOS gailuetarako.
- Android gailu bat Android 9.0 edo ondorengo bertsioekin (Android bertsioa egiazta dezakezu Ezarpenak > Telefonoari buruz > Android bertsioa atalean) eta IKEA aplikazioa Android gailuetarako.
Badaukazu aplikazioa telefonoan? Jarraitu urrats hauek:
- Ireki IKEA aplikazioa.
- Diseinu-esperientziara sar zaitezke Hasiera fitxatik edo Bilatu fitxatik. Bi kasuetan, behera joan eta banner urdina sakatu besterik ez duzu egin behar.
- Sarrerako bi pantaila ikusiko dituzu aukerei buruzko informazio gehiagorekin. Aurrera egiteko, hautatu Diseinatu ure espazioan eta gero Hasi.
- Aukeratu diseinatu nahi duzun gela. Eskatutakoan, eman aplikazioari argazkiak ateratzeko eta bideoak grabatzeko baimenak.
- Gela baten argazkia ateratzeko prozesuan zaude. Jarraitu telefonoaren pantailan agertzen diren argibideei.
Eskaner bat egin duzu eta emaitza ez zaizu gustatzen? Irakurri artikulu hau: Nola egin dezaket argazki hobea?